Solesmesko abadia
Solesmesko abadia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Departamendua | Sarthe |
Frantziako udalerri | Solesmes |
Koordenatuak | 47°51′08″N 0°18′11″W / 47.8522°N 0.3031°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1010 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Le Mans (en) |
Izena | Petri |
Ondarea | |
Mérimée ID | IA00058568 eta PA00109972 |
Kontaktua | |
Helbidea | place Dom-Guéranger |
Webgune ofiziala | |
Solesmesko Done Petri abadia (frantsesez: Abbaye Saint-Pierre de Solesmes) beneditar monasterioa da, Frantziako Solesmes herrian dagoena. Kantu gregorianoa berreskuratzen egindako lanarengatik ezaguna da[1]. Solesmeko kongregazioak 32 monasterio biltzen ditu, Europa, Afrika, Ipar Amerika eta Antilletakoak, jatorria Solesmeko abadian dutenak; Leirekoa da horietako bat[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solesmes priore-etxea izan zen XI. mendetik Frantziako Iraultzan hustu zen arte. Lekaide bizitza 1833an itzuli zen, Prosper Guéranger, beste kide batzuekin batera, bertan kokatu zelarik; era horretan berrezarri zen Frantzian San Benediktoren Ordena. 1837an Gregorio XVI.ak abadia maila eman zion. Berrezarri zenetik, Frantziako Gobernuak lau aldiz deuseztatu zuen Solesmeko komunitatea: 1880, 1882, 1883 eta 1903an. Azken honetan, herrialdetik ateratzera behartu zituzten, Frantziako gainerako erlijiosoak bezala[1]; Wight uhartean babes hartu zuten, 1922an Solesmera itzuli ziren arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Cyprian Alston, G.. Monasterio benedictino Solesmes. in: Enciclopedia Católica On-line. ec.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-13).
- ↑ Solesmes: La congrégation. abbayedesolesmes.fr (Noiz kontsultatua: 2016-06-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala, abbayedesolesmes.fr